EIKOLARA XVIII. mendeko etxea da, guztiz zaharberrituta. Aparteko ingurune natural batean, ezezagun samarra, kokatuta dago: Zalduondo herrian, Aizkorri-Aratz Parke Naturalaren magalean. Bertatik pasatzen da Done Jakueren Bidearen sahiesbide bat, erdi aro
Gozatu zaitez pagadi eta ariztien udazkeneko koloreetaz eta udaberriaren milakako berdeetaz! Badira bazter honetan lautadak, muinoak eta mendiak; ibiltari edo txirrindulari ibiltzeko adinakoak. Bi gela bikoitz, hirukoitz bat eta laukoitz bat ematen dugu ostatuan. Gainera, esparru amankomunak ere eskeintzen dizkizuegu: jangela ederra, tximenetaduna, gosaria eta afariaz gozatzeko eta bilerak egiteko ere balio duena; solasgelatxoa, egurrezko berogailuduna, baita pantaila zapaleko telebista (TDT eta sateliteduna), DVD irakurgailua, eta internetdun ordenadorearekin, dena bisitarien eskura; atari zabaleko terraza eta jardina, eguzkia hartzeko modukoa. Etxe freskoa udaran eta epela neguan, baserriaren lasaitasun eta isiltasunaz gozatzeko aproposa. Eta landagunearen lasaitasunaz gozatzen zaretenek oso herri goxoa aurkituko duzue, parke jardindunekin, kolunpioekin, frontoiarekin… Eta, udaran, Araiako igerilekura freskatzera, baso pare-parean dagoena. Harainoko paseoa zoragarria da… Zatozte lasaitasunaz eta inguruaz gozatzera! Zuen zai gaude…
Aviso legal Eikolara. Alojamiento en casa particular. info@eikolara.com. Web producida por equipoweb